Inés Folgado

Inés Folgado


Benito Menni Ospitaleko Garuneko Kalteen Unitateko koordinatzailea
Beata María Ana Ospitaleko Haurren Errehabilitazio Unitateko koordinatzailea


Paziente neurologikoa eta haurren saila bereziki gustukoak ditut. Eta Ahizpa Ospitalarien unitate hauetan lan egiteko aukera izateak, oso motibatuta eta prestatuta dagoen diziplina anitzeko taldea koordinatuz, mota horretako pazienteekin oro har lan egiteko parada ematen du. Horri esker, sendatzeko aukerak paregabeak dira, eta unitateen espezialistok elkarrekiko ikasten dugu. Oso aberasgarria eta pozgarria.  Lana oso pozgarria izan da niretzat; eta izaten ari da.

Beti gustatu zait ezgaitasunen arloa, eta horregatik aukeratu nuen errehabilitazioaren espezialitatea. Laguntza Goiztiarraren arloan lan egiten hasi nintzenean, haurren Errehabilitazioaren esparrua niretzat liluragarria zela konturatu nintzen; “harrapatu egin ninduen”.  Kasuak konplexuak dira, familien emozio-osagaia oso handia da. Esparru horretan gehiago prestatu behar nuela sentitu nuen.
Nire lana oso pozgarria izan da, eta izaten jarraitzen du. Halaber, hazteko aukera handia eman dit, arlo medikoan nahiz giza arloan.

Prestakuntza akademikoa

- Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua, Valladolideko Fakultatean, 1984. urtean.
- Doktorego-ikastaro monografikoak (1984-1985): Sortzetiko kardiopatiak, Haurren urologia, Laneko medikuntzaren hastapenak eta Medikuntza nuklearra kardiologian.
-Espezialista Medikuntza Fisikoan eta Errehabilitazioan, BAME bidez (1989-1992). Valladolideko Unibertsitate Ospitale Klinikoa.
-Espezialista Haurren ezintasunen balorazioan, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, Niño Jesús Ospitaleko Haurren Errehabilitaziorako Zerbitzuarekin elkarlanean (2001-2002).
-Aditua Vojta Terapian, Haurren mugitzeko arazoetan. ATAMen eta Madrilgo Niño Jesús Haur Ospitalean egindako ikastaroa.

Irakaskuntzaz kanpoko prestakuntza

- Espainiako Haurren Errehabilitazio Sozietatearen XVI. jardunaldi zientifikoak: Haurren gorputz-adarren arazo ortopedikoak. Sevilla, 2010.

-Terapia Vojtan eguneratzeko ikastaroa.  Niño Jesús ospitalea, 2009ko urria.

-Haurrei Laguntzeko Fundazioaren hirugarren topaketa. Fundaicyl TDA-Hrekin haziz, Valladolid, 2007.

- Espainiako Haurren Errehabilitazio Sozietatearen XI. jardunaldi zientifikoak: TCE eta Haurren Hartutako Garuneko Kaltearen bestelako arrazoiak. Madril, 2006.

-Mintegia: Jokabidea eta aurreko lobulua, Stuss irakaslearen eskutik, Deustuko Unibertsitatea, Bilbo, 2004.

-I International Woorkshop Neurosciencie of Cognitive Ageing, Palma, 2004.

-Garun-perlesia duten haurrengan espastizitate larria tratatzeko ITB terapiari buruzko simposiuma, Madril, 2004.
- VI MAPFRE jardunaldiak, “Gorputzeko kaltearen balorazioari” buruz, Madril, 2005.

-II. Gertatzezko Garuneko Kalteari buruzko Jardunaldiak, Oviedo, 2004.

-IX. Jaioberriaren eta Bularreko Haurraren Diagnostiko Neurozinesiologikoari buruzko ikastaroa, Vojtaren arabera, Internationale Vojta Gesellschaft e.V  erakundeak antolatuta, eta Niño Jesús Haurren Unibertsitate Ospitalean egindakoa. Madril, 2003.

- Oin-zolako ortesien erabilera oin pediatrikoaren arazo funtzional eta biomekanikoetan. Gaztela eta Leongo Juntako Gizarte Zerbitzuen gerentea. Valladolid, 2003.

- Arreta Goiztiarreko Eredua ezartzeko ikastaroa (MD3DI35VA), Centro Base zentroan egindakoa. Valladolid, 2003.

- Urritasunen prebentzio pediatrikoei buruzko jardunaldiak. Valladolid, 2003.

Bilera zientifikoetan parte hartutako azken aldiak

-Diziplinaz haraindi jardutea haurren garuneko kalteen kasuan, III. Espainiako Pediatria Fisioterapiako Sozietatearen Kongresua, Valladolid, 2010.

-Entzefalo-garezurreko traumatismo baten diziplina anitzeko jarduerari buruzko horma-irudiaren aurkezpena, ONCEk antolatutako jardunaldian. Horma-irudirik onenaren saria irabazi zuen. Madril, 2010.

-Espektro autista: Asperger sindromea eta hitzik gabeko trebetasunen sindromea, patologia neuropsikiatrikoko diagnostiko goiztiarrari buruzko mahai-ingurua, Kantabriako eta Gaztela eta Leongo Pediatria Sozietateak antolatuta. Valladolid, 2006.

Txostenak

-“Haurren espastizitatea: Tratamendu errehabilitatzailea”. Espastizitatearen tratamendu integralari buruzko jardunaldia: diziplina anitzeko ikuspegia. Beata María Ana Ospitalea. Madril, 2010.

- Bularreko haurraren ustiapen neurozinesiologikoko XII. ikastaroko irakaslea; Niño Jesús Haurren Unibertsitate Ospitalea, Madril. 2009.

-Garun-perlesia: Osasun arlo profesionalentzako ikuspegia. Valladolideko Medikuen Elkargo Ofizialak prestatzeko Fundazioa, 2009.

- Espektro autistaren arazoak. Udaberriko bilera, Sanchez Villares Fundazioa, Valladolid, 2006.

- Patologia neuropsikiatrikoko diagnostiko goiztiarra; Asturias, Kantabria eta Gaztela eta Leongi Pediatria Sozietateak antolatuta (SCCALP), Valladolid, 2006.

- Lehen mailako arretan prestatzeko jardunaldiak, DCAren diziplina anitzeko arreta: haurren DCAren errehabilitazio fisikoa. Valladolid, 2006.

- Haurren garuneko kalteari buruzko jardunaldiaren koordinatzailea: diziplina anitzeko ikuspegia, 2005. urtean Valladoliden egindakoa, Benito Menni Ospitaleko Garuneko Kalteen Unitateak antolatuta.

- Txostengilea neuropediatrian eguneratzeko jardunaldietan, Terapia neuroerrehabilitatzaileak haurtzaro goiztiarrean; Palentziako Ospitale Konplexua, 2005.

-Irakaslea haurren patologien detekzio goiztiarrari buruzko ikastaroan: 0 eta 3 urte bitarteko haurren arreta, Gaztela eta Leongo Juntaren Familia eta Aukera Berdintasunerako Kontseilaritzak antolatuta, Valladolid, 2005.

- Haur zentroetako arriskuak kudeatzeko ikastaroko irakaslea, Gaztela eta Leongo Juntaren Familia eta Aukera Berdintasunerako Kontseilaritzak antolatuta, 2005.

- DCAren arlo neuroerrehabilitatzaileak. SACYLek antolatutako DCAri buruzko jardunaldiak. Valladolid, 2005.

Argitalpenak

-Daño cerebral infantil: reto socio sanitario. Hospitalarias aldizkaria, 285. zk., 2009.

-Estimación de la prevalencia de parálisis cerebral en la Comunidad de Castilla y León, mediante el registro de minusvalías. Anales de Pediatría (Bartzelona) 2006; 65:97-100.

-Señales eléctricas exógenas: su influencia en la reparación de tejidos. Rehabilitación. 33. lib.,  1. zk., 25-37, 1999.

-Tratamiento rehabilitador en un paciente portador de monosomía 21. Rehabilitación 27. lib., 4. zk.; 292-194, 1993.

-Medición de la masa ósea en pacientes con riesgo de osteoporosis en la provincia de Valladolid. -Medicina de Rehabilitación VI. Lib., 4. zk., 1993ko 4. hiruhilekoa.

-Luxación recidivante de codo: a propósito de dos casos.  Dolor & Inflamación. 6. lib., 6. zk.: Liburuak, 131-141 artikuluak, 1993ko ekaina.

-Laserterapia en la patología  muscular y tendinosa. Dolor & Inflamación. 6. lib., 4. zk.: 138-188, 1993ko uztaila.

-Estudio evolutivo de las hernias discales lumbares intervenidas. Medicina de Rehabilitación. VI. lib., 4. zk., 142-147; 1993ko 4. hiruhilekoa.

-Nuestra experiencia en la tracción-suspensión modificada en las capsulitis adhesivas de hombro. Rehabilitación. 26. lib., 3. zk.: 172-175, 1992.

-El espasmo postparalítico en la parálisis facial periférica. Rehabilitación Física: 3 (10): 10-12, 1992.

-Rehabilitación en el tratamiento del asma. Medicina de Rehabilitación. V. lib., 4. zk., 1992ko 4. hiruhilekoa.

Beste datu interesgarri batzuk

Adituen Bileran parte hartu zuen, 0-3 urteko pertsonen Mendetasuna Baloratzeko Tresnari buruzko Errege Dekretuko Proiektuaren edukiak baliozkoak diren aztertzeko, Kantabriako Gobernuaren Osasun eta Gizarte Zerbitzuen Kontseilariak eta Salamancako Unibertsitateak antolatuta. Madril, 2006ko urria.

Lan esperientzia

- Barruko Mediku Egoiliarra Valladolideko Unibertsitate Ospitale Klinikoa, Medikuntza Fisikoa eta Errehabilitazioa espezialitatean, 1989tik 1992ra.

- Mediku Egoiliarra Errehabilitazioko espezialitatean, Palentziako Río Carrión Ospitalean, 1993tik 1995era.

- Mediku errehabilitatzailea medikuntza pribatuan, 1996tik 2004ra: Medina Errehabilitazio Medikoko Klinika. Medina del Campo, 1996tik 1998ra. Geroago, Mediku Baloratzaile Errehabilitatzaile moduan aritu nintzen osasun-konpainia hauetan:  Previasa, Adeslas, Asisa eta Caja Salud.

- Mediku Errehabilitatzaile Koordinatzailea Arreta Goiztiarreko diziplina anitzeko taldean: Valladolideko Gizarte Zerbitzuen Lurraldeko Gerentziaren Ezgaituen Arretarako Centro Base zentroan artatutako haurren balorazioa eta tratamendua egitea.  2000. urtetik 2004. urtera.

- 2004ko otsailetik gaur egun arte, Valladolideko Benito Menni Ospitaleko Garuneko Kalteen Unitateko Koordinatzaile moduan lan egiten dut. Unitate honetan, diziplina anitzeko taldea dago: Fisioterapeutak, logopeda, okupazio-terapeutak, neuropsikologoa, psikiatra, errehabilitatzailea. Halaber, Garuneko Kalteen Haurren Errehabilitazio Atala ere badugu.

- 2008ko azaroan lanean hasi nintzen Madrilgo Beata María Ana Ospitaleko Ahizpa Ospitalariekin, Haurren Errehabilitazio Unitatean, Haurren Errehabilitazioko espezialista moduan, eta Unitate horretako Koordinatzaile gisa.

Hizkuntzak

Ingelesa

Zaletasunak

Nire zaletasun handienetakoak artearen munduarekin zerikusia du. Ahal dudanean, gai horri buruzko erakusketa eta hitzaldietara joaten naiz. Horrez gain, antzerkia ikusten eta irakurtzen gozatzen du. Hala ere, aisialdian, senideekin eta lagunekin egoteari lehentasuna ematen diot.