Eloi Nin


Eloi Nin


Mediku-ondokoa; medikuntza fisikoan eta errehabilitazioan espezialista


Medikua naiz, medikuntza fisikoan eta errehabilitazioan espezialista, eta neuroerrehabilitazioan eta ezgaitasunaren eta gorputzeko kalteen balorazioan prestatzen esperientzia dut. Talde-lana, entzutea, ikastea eta ezagutza medikoak eta teknikoak egunean izatea gustatzen zaizkit.

Unitate honetan egiten dudan lanari esker, garuneko kaltea duten pazienteei eta haien senideei osatze prozesu zailean laguntzeko eta harreman estua izateko aukera dut. Arreta pertsonalizatua, profesionala eta kalitate onekoa, konpromisoduna, denborak edo kanpoko bestelako eragileak baldintzatu gabe eman ahal izatea oso garrantzitsua da niretzat.  Horrez gain, oso gustukoa dudan errehabilitazioaren arloan aritzeko aukera ere badut. Inplikazio maila handia izateaz gain, helburu berak dituzten profesional bikainez osatutako talde batekin lan egitea eta ikastea oso atsegingarria da.

Prestakuntza akademikoa

- Medikuntzan lizentziatua, Bartzelonako Unibertsitatean, 1999-2005.

- Medikua; medikuntza fisikoan eta errehabilitazioan espezialista. Valentziako Unibertsitate Ospitale Klinikoa, 2005-2009.

- Masterra ezgaitasunen, garuneko kaltearen eta mendetasunaren balorazioan. A Coruñako Unibertsitatea, 2007-2009.

- Ikasketa Aurreratuen diploma (Doktorego-ikasketak). Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa, 2008-2010.

Eskolaz kanpoko prestakuntza

Mediku aritu naizen bitartean nire espezialitatearekin zerikusia duten hainbat ikastaro, sinposio, jardunaldi eta kongresutan parte hartu dute, Estatuan nahiz nazioartean.

Argitalpenak

Encinas Cano, P., Nin Ribas, E. “Síndrome del tunel carpiano. Estudio prospectivo pre y postquirúrgico,” Rehabilitación, 44(1), 2010, 40-45.

Ikerketa-jarduera

- Neuropatia kubitala. Gabapentinaz egindako tratamendua. Zazpi kasu. Posterra. Egileak:  Encinas Cano, P.; Chapa Villalba, A,; López Figueres, C.; Nin Ribas, E.; Roldán Roldán, I. Errehabilitazioko medikuak Eguneratzeko IV. Jardunaldi Nazionalak. Fuengirola, 2005eko abendua.

- Common Peroneal Nerve Neuropathy due to Herpes Zoster Virus; A case report. Posterra. Egileak: Encinas Cano, P.; Chapa Villalba, A.; López Figueres, C.; Nin Ribas, E. 15th European Congress of Physical and Rehabilitation Medicine; Madril, 2006ko maiatza.
- Hereditary Motor and Sensory Neuropathy; A case report. Posterra. Egileak: Encinas Cano, P.; Chapa Villalba, A.; López Figueres, C.; Nin Ribas, E. 15th European Congress of Physical and Rehabilitation Medicine. Madril, 2006ko maiatza.
- Bizkarrezur-muineko lesioaren gaur egungo egoera. Txostengilea. E.Nin doktorea, C. López doktorea. Medikuntza fisiko eta errehabilitazioari buruzko Valentziako Erkidegoko I BAME jardunaldia. 2008ko otsailaren18.
- Kasu klinikoa:  Besoko plexopatia berantiarra. Txostengilea:E. Nin doktorea, J.Torres doktorea. Medikuntza fisiko eta errehabilitazioari buruzko Valentziako Erkidegoko I BAME jardunaldia. 2008ko otsaila. Kasu klinikorik onenaren saria, Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazioko Valentziako Sozietateak (SVMEFR) emandakoa.
- Jarreraren plagiozefalia: Prebentzioa, diagnostikoa eta tratamendua. Txostengilea: Eloi Nin doktorea. Medikuntza fisiko eta errehabilitazioari buruzko Valentziako Erkidegoko II. BAME jardunaldia. Alacant, 2009ko urtarrila.
- Kasu klinikoa:  Haurren artrogriposia. Txostengilea: Eloi Nin eta Judith Torres doktoreak. Medikuntza fisiko eta errehabilitazioari buruzko Valentziako Erkidegoko II. BAME jardunaldia. Alacant, 2009ko urtarrila.
- Ikastaroa: Iktusen errehabilitazioaren hastapenak. Txostengilea. Bizkaiko medikuen elkargoa, 2009ko azaroa.
- Hansen-en baziloak eragindako polineuropatia sentsitibo-motorra. Posterra. (Egileak: Encinas, P.; Mulas, I.; Nin E.; Medikuntza eta errehabilitazioko X. Pirinioez haraindiko Kongresua. Gurutzetako Ospitalea, Bilbo, 2009ko azaroa.
- “Gerrialdeko ziztadak eragindako hematoma subduralaren ondorioz sortutako bigarren mailako paraparesia”. Posterra. (Egileak: Mulas, I.; Encinas, P.; Nin, E. Medikuntza eta errehabilitazioko X. Pirinioez haraindiko Kongresua. Gurutzetako Ospitalea, Bilbo, 2009ko azaroa.
- Ikastaroa: Iktusen errehabilitazioaren hastapenak. Txostengilea. Gipuzkoako medikuen elkargoa, 2010eko apirila.
- ICF Core Sets for Traumatic Brain Injury Consensus Conference. Partaidea. Bartzelona, 2010eko martxoa.

Ikerketa-lerroak

Ikerketa-lana: “Gerrialdeko ezgaitasunari buruzko ikerketa eta aurkikuntzak EMGn”.
Ikerketa-lana: “Kirurgia egin aurreko eta osteko errehabilitazio programa batean parte hartutako ATC dute pazienteen gaitasun funtzionalaren eta osasun-egoeraren etorkizuneko ikerketa”.
Garun proiektua, Garapen Agentzien Euskal Elkarteak sustatutakoa eta GFAk finantzatutakoa. Gogoeta-prozesua eta bateratze-lana Aita Menni Ospitaleko Garuneko Kalteen Unitateko medikuen eta Mondragon Unibertsitateko ingeniarien artean, gaixotasun neurologikoen eta hartutako garuneko kalteen arlo orokorrean, denek adostuta, jarduerak diseinatu ditzaten.

Lan esperientzia

•    Barruko mediku egoiliarra Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazioko Espezialitatean Valentziako Unibertsitate Ospitale Klinikoan. 2005eko maiatzetik 2009ko maiatzera.
•    Mediku ondokoa, Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazioko espezialista, Arrasateko Aita Menni Ospitaleko Garuneko Kalteen Unitatean (ospitale- eta anbulatorio-jarduera), 2009ko maiatzetik.

Hizkuntzak

Ingelesa
Katalana

Zaletasunak

Soroan lan egitea, natura, kirola, irakurtzea, antzerkia, eskulanak, familiarekin gozatzea eta gastronomia gustatzen zaizkit.

Informazio osagarria

•    Diploma: “Prestakuntza espezializatua lehen laguntzetan” eta “Prestakuntza espezializatua uretako sorospenean”, Espainiako Gurutze Gorriak emandakoa.
•    Espainiako Neuroerrehabilitazio Sozietateko (SENR) eta Munduko Neuroerrehabilitazio Federazioko (WFNR) kidea.