Beatriz Gavilán

Beatriz Gavilán

Beata María Ana Ospitaleko Haurren Garuneko Kalteen Unitateko neuropsikologoa


Profil kognitiboak egiten ditut lan egitean, eta jokabideei nahiz emozioei buruz jasotzen dudan informazio guztiari esker, haurren eguneroko bizimoduaren funtzionamenduaren ezagutza zabal eta leiala lortzen dut.  Balorazio horrek, haurraren puntu sendo eta ahulei buruzko informazioa ere ematen digu. Horri esker, gure taldeak, haren eta senideen beharretara osorik egokitzen den tratamendua ezar dezaket. Nire lanak, jokabide- edota emozio-arazoak ere barne hartzen ditu; baita senideei orientatzea, laguntzea eta aholkatzea ere. Ikastetxeekin harremanetan jartzea eta, behar badute, jarraibideak ematea ere nire funtsezko eginkizunak dira. Haur tratamendu on batek, gurasoak eta ikastetxea barne hartu behar dituela uste dut.

Arrasateko Aita Menni Ospitalean hasi nintzen lanean neuropsikologiaren arloan, 2002. urtean. han, Neuropsikologia Klinikoko Masterraren praktikak egin nituen.

2003. urtean Benito Menni Ospitaleko Garuneko Kalteen Unitatea sortu zen Valladoliden, eta han, neuropsikologo moduan hasi nintzen lanean. Urtebete beranduago haurrak artatzen hasi ziren. Aldi berean, Concepcion Fournier doktorearekin (esperientzia zabaleko eta ospe handiko haurren neuropsikologoa) ere hasi nintzen lanean. Gaur egun ditudan ezagutza gehienak eman zizkidan, eta esparru honetan nuen bokazioa finkatzen lagundu zidan. 2009. urtearen hasieran Madrilgo Beata María Ana Ospitalean sortu berri zen Haurren Errehabilitazio Unitatera joan nintzen.

Lanean helduekin hasi arren, gaur egun, haurrekin bakarrik lan egiten dut. Haiekin egindako lana guztiz pozgarria da, eta tratamenduen aurrean duten erantzuna, askotan, harrigarria da.

Bestalde, diziplina anitzeko talde batean lan egitea oso aberasgarria da, maila pertsonalean nahiz maila profesionalean. Horrez gain, oso lagungarria da, eta arazoa ikuspegi askotatik ezagutzeko aukera ematen du. Denok dugu helburu bera hor: haurren eta haien senideen bizi-kalitatean laguntzea eta hura hobetzea.

Prestakuntza akademikoa

Psikologian lizentziatua Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Bost mailak CEI San Pablo Unibertsitate Zentroak egin ditut, Espezialitate Klinikoarekin. 1994 – 1999.

Masterra Neuropsikologia Kognitiboan (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea), 2000-2002.

Neurozientzietako doktoregoa Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Ikasketa Aurreratuen Diploma (DEA) dut, eta doktorego-tesia egiten ari naiz Concepcion Fournier doktorearekin.

Irakaskuntzaz kanpoko prestakuntza

•    Familia eta garuneko kaltea. Beata María Ana Ospitalea, Madril, 2010.

•    XXI. Jardunaldi Teknikoa Institut Guttmann erakundean: Haurren errehabilitazio neuropsikologikoa. Bartzelona, 2009.

•    Ikerketa metodologia osasun mentalean. Ahizpa Ospitalariak. Madril, 2009.

•    Ezgaitasunei/garapenaren arazoei eta arreta goiztiarrari buruzko diziplina arteko III. bilera. Madril, 2009.

Argitalpenak

•    Fournier del Castillo MC., Gavilán Agustí B. Síndrome disejecutivo global infantil secundario a un traumatismo craneoencefálico. Tirapu J., García Molina A., Ríos Lago M. eta Ardila A. (Eds.). Neuropsicología del córtex prefrontal y de las funciones ejecutivas. Viguera argitaletxea. Bartzelona. 2011.
•    Gavilán B, Fournier MC, Bernabeu J. Diferencias entre los perfiles neuropsicológicos del Síndrome de Asperger y del Síndrome de dificultades de aprendizaje no verbal. Rev. Neurol 2007; 45: 713-9.

 Irakasle jarduera

•    Irakaslea Neuropsikologia klinikoko masterrean. ISEP prestakuntza. 2009. urtetik gaur egun arte.
•    Irakaslea Neuropsikologiako graduondokoan. ISEP prestakuntza. 2009. urtetik gaur egun arte.
•    Irakaslea Haurren neuropsikologiako masterrean. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea. 2009-2010 eta 2010-2011 urteetan.
•    Irakaslea Gaztela eta Leongo Psikologoen Elkargo Ofizialeko Neuropsikologiako ikastaroetan, maila hauetan: hastapenak, ertaina eta goi-mailakoa. 2009, 2011 eta 2011 urteetan.
•    Psikologiako praktiketan dauden ikasleen tutorea Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean.

Ikerketa-jarduera

Txostenak eta komunikazioan kongresuetan (lehen egilea bakarrik)

•    Arreta arazoak hartutako garuneko kaltea duten haurrengan: Tratamenduaren azken aurrerapenak. Haurren Neuropsikologiako nazioarteko I. kongresua. Madril, 2011.
•    Haurren neuropsikologia: hezkuntza-jarduerara egindako ekarpenak. Jardunaldi monografikoa. FERE-CECA. Madril, 2010.
•    Diziplinaz haraindi jardutea haurren traumatismo kraneoentzefaliko baten kasuan. Komunikaziorik onena moduan aukeratu ninduten, eta lehen sari profesionala irabazi nuen Jardunaldi hispaniar-brasildarra. Arazoak haurren neurologian. Madril, 2009.
•    Funtzio exekutiboen garapena eta errehabilitazioa. VII. Espainiako Neuroerrehabilitazio Sozietatearen Jardunaldiak. Bartzelona, 2009.
•         Haurren garapena neurtzeko eskalak.  UMCren Haurren Ezgaitasunak Baloratzeko Ikastaroa, Niño Jesús Unibertsitate Ospitalean. Madril, 2007.

Beste datu interesgarri batzuk

- Neurologiako aldizkariaren orraztailea.

Lan esperientzia

•    Neuropsikologoa:

-   Madrilgo Beata María Ana Haurren Errehabilitazio Unitatea. Haurren ebaluazioa eta tratamendua, 2009ko urtarriletik.
-    Valladolideko Benito Menni Ospitaleko Garuneko Kalteen Unitatea. Ebaluazioa eta Errehabilitazioa Hartutako Garuneko Kaltea duten paziente helduengan eta haurrengan. 2003ko otsailetik 2008ko abendura arte.
-   San Francisco El Sabio ikastetxea, Orientazio eta Psikologia saila. Orientatzailea, 4 eta 18 urte bitarteko ikasleen ebaluazioak eta jarraipena egiten. 2001eko azarotik 2002ko maiatzera arte.

Hizkuntzak

Ingelesa

Frantsesa

Zaletasunak

Mendira joaten, kirola egiten eta arte-erakusketetara joaten (pintura oso gustukoa dut) gozatzen dut. Horrez gain, liburuak irakurtzea edo filmak ikustea ere gustatzen zaizkit, aisialdia senide eta lagunekin partekatuz.