Aita Mennik HGKren errehabilitazioaren osteko talde eta mantentze jarduera bultzatu du

Aita Mennik HGKren errehabilitazioaren osteko talde eta mantentze jarduera bultzatu du
dic

14

2015

Aita Mennik HGKren errehabilitazioaren osteko talde eta mantentze jarduera bultzatu du

BIZKAIKO HIRIBURUKO NEUROERREHABILITAZIO ZENTROAK ESTIMULAZIO KOGNITIBOA, GIZARTE ELKARREKINTZA ETA GAITASUN FISIKOAK LANTZEN DITUEN GUNEA INAUGURATU DU. LAguntza zentro honek, ondorio neurologikoak dituzten pertsonen eguneroko jarduerak egituratzen eta gauzatzen, eta haien gaitasunak mantentzen  laguntzen du. 

Bilboko Aita Menni Errehabilitazio Anbulatorioko Zentroa handitu egin da, bai espazioari bai zerbitzuei dagokienez, izan ere, instalazioak handitu egin ditu tratamendua amaitu eta gero suspertze-jarduerak egiten jarraitu nahi duten pazienteentzat. Horrela, garuneko kaltea duten pertsonei laguntzen die, denboraldi batean tratamendua jaso ondoren, bere errehabilitazio arlo guztietan lortutako emaitzak mantentzeko eta ahal beste hobetzen saiatzeko.

Dagoeneko zenbait erabiltzaile joaten dira “Eguneko zentrora”, Aita Mennik Egaña kalean duen zentrora hain zuzen. Eremu berri horretan, jarduera motorrak, estimulazio kognitiboko jarduerak (NeuronUp aplikazioa dute), eta gizarte-elkarrekintza eta pertsonaren autonomia lantzen duten jarduerak egiten dituzte.

minicentro2

Baliabide baliotsua eta berria

Banakako eta taldekako lanak egiten dira balio anitzeko areto honetan.Gutxi gorabehera 8 erabiltzaileko taldea biltzen da. Oro har, errehabilitazioaren etapa intentsiboa amaitzen ari diren pazienteak edo paziente ohiak dira.Batzuek arreta indibidualizatua eta taldekakoa tartekatzen dute; beste batzuk, berriz, taldeetan parte hartuz bakarrik aritzen diren jarduerak egiteko eta beraien gaitasunak suspertzen.

Zentro berri honek aberastasun handia dauka, izan ere, iktus edo bestelako garuneko kalteren bat izan ondoren, zentroan errehabilitazioa egin ostean laguntza ematen jarraitzen du. Zerbitzu berri hau soziosanitarioa da, baina Carlos Cañete begiralea ez da desgaitasunekiko sentikortasun handia duen profesional espezializatu bat bakarrik, etengabe dago harremanetan aldez aurretik pertsona horiek artatu dituzten terapeutekin, izan ere, horiek dira bakoitzarentzako jarduerak proposatzen jarraitzen dutenak”, azaldu du Noemí Álvarez pneuropsikologoak.Orain, Neuroerrehabilitazio Zentroan, sailetako terapeutek errehabilitazioan dauden mugei erreparatzen dietenean, taldeko errehabilitazioaren barruan ondorio neurologikoak dituzten pertsonei zer eskaini ahal zaien pentsatzen dute. Beste tresna bat da, nahi duen edo mantentze tratamendu bat komeni zaion pertsonak, bere errehabilitatzaileekin eta prezio merkeagoan harremanetan egin ahal izateko”, gaineratu du.

Sozializatzearen garrantzia

“Ez da garrantzitsua bakarrik denbora egituratzea eta betetzea eta gaitasunak mantentzea; sozializatzea ere bada garrantzitsua.Taldeko saioak motibatzaileak dira. Taldeko kideen artean egiten elkarrekintzak ongizatea ekartzen du, eta askotan, zailtasunetara eta bizi-errealitatera pixkanaka egokitzen dira, antzeko esperientzia bat izan duen kidearekin identifikatuta sentitzen direlako; elkarri laguntzen diote”, adierazi du zentro berri honen koordinatzaileak.

Sozializatzeko eta gaitasunak mantentzeko eremu honek, oraingoz, goizetan ematen ditu zerbitzuak, 10:00etatik 13:00era, baina asmoa da arratsaldez ere taldeak sortzea hala nahi duten pertsonentzat.Kasu bakoitzaren arabera, erabiltzaileak egun bat edo batzuk joaten dira astero. Taldeak osatzean erabiltzaile kopurua eta haien ezaugarriak kontuan hartzen dira. Elkarrekin jokatzen dituzten boccia partidez eta beste jarduera batzuez gain, taldekako arreta zentro honetan, garuneko kaltearen ondorioen heterogeneotasuna dela eta, normala da pertsona bakoitzak ‘bere ariketak’ egiten ibiltzea, berarentzat bakarrik direlako, baina beti talde giro aberasgarri batean.

Jarduera guztiak funtzionaltasuna mantentzeko eta norberaren autonomia sustatzeko dira, gizarteratzen laguntzen duen testuinguru batean. Jarduerak begirale espezializatuaren laguntzarekin egiten dira, eta beti sailetako terapeutekin lankidetzan (neuropsikologoak, logopedak, fisioterapeutak, terapeuta okupazionalak eta abar).Horiek diseinatzen eta aztertzen dituzte hain zuzen pertsona bakoitzarentzako jarduera-programak.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada, sí publicaremos en esta página el contenido del mensaje. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

head

En Dañocerebral.es usamos cookies

En danocerebral.es usamos cookies; recogemos datos de manera automatizada, mediante cookies propias y ajenas y otros elementos de almacenamiento local y de sesión.


Si pulsas "ACEPTO" entendemos que aceptas la instalación de las cookies necesarias para permitir el correcto funcionamiento del sitio, para recordar el lenguaje que has elegido y las cookies que aceptas, y para obtener estadísticas anónimas sobre el uso del sitio.


Además, usamos otras cookies que nos permiten ofrecerte determinadas funcionalidades y mostrarte contenidos añadidos, como vídeos o audios. La ley nos obliga a pedirte permiso para instalar estas cookies.


Nota: Tu elección o configuración sólo se aplicará a este dispositivo y a este navegador.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

When you visit any web site, it may store or retrieve information on your browser, mostly in the form of cookies. Control your personal Cookie Services here.

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios